XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Txomin ez da mutiko traketsa, ez eta gaiztoa ere, baina bai buru gabea.

Harrika txoriak hiltzea gustatzen zaio; txori horiek, zomorro, har eta zikinkeriak janaz, gizon emakumeei laguntzen dietela ez daki.

Zer atsegina berea, txori bat hilik lagunei erakustean! Zer begi ona duen, zer esku trebea, hain laster ibiltzen dena hiltzeko! Goiz edo berandu hil behar zuen, dio Txominek, eta nik ez diot zapelatz gaiztoak haina min egin.

Zorionez, haur guztiak ez dira hala.

Gure basoak, kanturik gabe, lumedun koloretsurik gabe, ilun eta beltz izango lirateke.